XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Meza nagusia bukatu zanean, Felipe alkatea jun da berriz ijitoarengana adierazteko: - Arriturik gelditu naiz, ijito euskalduna emen arkitzearekin.

Baña ijitoa ez zan ixilik egotekoa: - Kanpoko ijitoak ez daukagu erri ontara zertara etorri.

Bertan ba zaudete naikoak...

Anai arteko gudak, neurriz-gaindu zituan gorrotoak eta alkar eraman eziñak.

Ordiziko elkartean, ainbat errietan bezelaxe, benetan giro pozoitsua sortu zan.

Gerrate ondorean berriz, pakea...? Zakurraren isatza...!.

Garaileak, burruka eskeñi dioten kristau dotriñan erakutsiari jarraituaz, ondatua lagundu bearrean, oinperatu egiten dute.

Ara emen, adibidez, Ordizian gertatua.

Gerra denboran espetxeratu zuten itzal aundiko errikoseme ongillea.

Euskalzalea, mendizalea ta jakintsua izatea, ziran bere utsegite guztiak.

Triskantza amaitu eta kartzelan jarraitzen du gizonak.

Emazte naigabetua ta semealabatxoak, aita noiz askatuko zai.

Aitaren irabaziak, aitaren maitasuna, aitaren giroa palta zan sendi aretan.

Egokera bigundu dalakoan, or dijoa emaztea erriko Alkatearen gana, espetxeratuta dagon senarraren alde laguntza eske.

Au izan da agintariaren erantzun gogorra: (...).